XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goitik erortzen den katua, lur hartzerakoan, lau hanken gainean eroriko da beti, kolpea arinago dadin.

Nola egiten du hori?.

Belarri barruan badu, gizonak bezala, gorputzaren oreka arautzen duen organo bat.

Horregatik, erortzen denean, katua beregain jiratzen du lau hanken gainean erortzeko.

Zertarako du isatsa?.

Gorputza ekilibratzea da bere eginkizuna, korrika doanean batipat.

Katuen hizkuntza.

Katuek ere, animalia askok bezalaxe, badu bere mintzaira bat.

Inor agurtu nahi duenean, miau bortitz bat botatzen du; zerbait nahi duenean, eskabidezko miau bat; gaizki dagonean, miau gozo bat.

Isatsa astintzen duenean, pozik dagoela esan nahi du; gogor astintzen badu, ez dago lasai; puzten badu, beldur dago.

Makur tankera hartzen duenean eta pakafa izutu nahi du norbait.

Oso pozik dagonean, run run egiten du, zurrunka sakon baten bidez.

Katuen larrua.

Katukide guztiek bezalaxe, larru belaskaz estalirik dauka gorputza.

Hilea bi aldiz aldatzen zaio urtean; udaberrian eta udazkenean.

Baina zenbait hile motots, ukimen biboteak (bibote, betile) iraunkor dira.

Zertarako ditu biboteak?.

Larruan sartuta dagoen zatia kirioz beterik dago eta guztiz sentibera dira.

Adibidez, ilunean dagonean, bibote horietaz baliatzen da oztoporik ez jotzeko, makil batetaz itsua baliatzen den bezala.

Katu motak.

Bi kategoria nagusitan banatzen dira katuak: hile motzdunak eta hile luzedunak.

Lehenen artean europear eta siamesa arrazakoak dira preziatuenak; bigarren taldean pertsiar eta birmaniar arrazakoak.

hile motzdun katua / hile luzedun katua.